Logotipo GOZOA

Txalupa eraikitzeko teknika

Txokolatezko baletxaluparen eraikuntzaren gainditzeak

8 metro luze eta 2 metro zabal den txokolatezko baletxalupa eraikitzeko erabili diren teknikak izan dira benetako erronka. Hasieratik eremu ezezagunean lan egin da; alde batetik, Albaolak ez du inoiz material horretako ontzi batekin lan egin, ezta honek dakarren manipuzlazioan ere. Bestetik, txokolategile eta gozogile artisauek ez diote inoiz aurre egin neurri horretako eta ekainaren 1erako flotatu beharko lukeen txokolate-lan bati.

Egia da duela 2 urte Picassoren Gernikaren txokolatezko erreplika eraiki zutela tamaina errealean, baina teknika guztiz desberdina izan zen, planoan egindako lan bat izan baitzen, txantiloi askorekin.

Foto noticia

Txokolategile eta gozogileen erronka

Eraikuntzarako teknika posibleak aztertu ondoren, 5 probintziatako gozogile taldeak (Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldea) ontziaren kroskoa pieza bakarrean egitea erabaki zuen. Horretarako, egurrezko erreplika ahoz behera jarri behar zuten txokolatez estali ahal izateko, ondoren moldea atera eta ontziaren kroskoa lortzeko.

Albaola Itsas Kultur Faktoriaren erronka

Behin txokolategileek ontziaren kroskoa egiteko modurik onena asmatu zutenean, Albaolako arotzek lanari ekin eta ideia lurreratu behar izan zuten. Moldearen gainean zurezko egitura bat sortu zuten, pastelgileek metalezko sare batekin sendotu eta plastiko batekin forratu zutena (ondoren desmoldea errazteko).

Gainera, txokolategileei beste erronka bat aurkeztu zitzaien, txokolatea lantzeko modurik onena zein zen planteatzea, kaskoa behar bezain indartsua egiteko. Txokolate plastikoarekin egitea erabaki zuten. Txokolate hori glukosarekin nahasten da portzentaje jakin batzuetan, eta tenperatura jakin batzuetan elastikotasuna ematen dio eta malgu bihurtzen da; eta gainera, giro-tenperaturan gogortu egiten da. Tenperatura hori lortzeko, Salva Industrial-ek bi labe handi utzi zituen ontziolan, prozesu osoan zehar erabiltzeko.

25 bat egunez egurrezko txalupa txokolate plastikoarekin estaltzen aritu dira, gutxi gorabehera 1.000 kilo txokolate urtu, IRCAk eta Almacenes Usabiagak ekarrita.

Unerik delikatuena

Une erabakigarria txaluparen biraketa eta desmoldea izan zen. Albaolako arotzek maisutasun handiz egin zuten lana, baina ez zerbait ezezagunari aurre egitearen urduritasunik gabe. Ekitaldia ateak itxita izan zen, ezin baitzen bermatu ekintza ikustera hurbiltzen ziren pertsonen segurtasuna, baina grabatu ahal izan genuen.

Hemendik aurrera, barrualdea sendotu eta apaintzea geratzen da ekainaren 1ean 14:00etan Albaola Itsas Kultur Faktorian egingo den uretaratzerako.

Guztion buruan dagoen galdera da, flotatuko al du?

Partekatu sarrera hau