Flotatuko al du?

Apirilaren 17tik guztion ahotan dagoen galdera da hori, flotatuko al du?

Duela ia 45 egun hasi zen ziurgabetasunez betetako erronka hau, Gipuzkoako gozogile eta txokolategileen eta Albaolako teknikarien eskutik.

Txokolateak flotatzen duela, jakina da; baina zein teknika erabili behar da 8 metroko luzera duen ontzi bat eraikitzeko? Urik ez sartzea lortzeko, sendotasun egokia izan dezan eta flotatzea lortzeko?

Isidoro Torreblanca Gasteizeko Txistu Gozotegiko gozogileak berehala jarri zuen bere esperientzia lanean, teknikak probatuz eta eskalan egindako txalupa bat sortuz. Uretaratze txikia arrakasta bat izan zen, sendotasun egokia asmatzea lortu zuten.

Play Video

Txalupak uretaratze egunean flotatzeari buruz iritzia eman eta bozkatu ahal izateko datuak:

  • Txokolatea urarekin kontaktuan jartzean gogortu egiten da.
  • Uretan izaten diren hotz-kolpeek pitzadurak eragin ditzakete. Datu haukontuan izan dute eta txokolate lodiera egokiarekin eraiki dutela uste dute.
  • 1500 kilo baino gehiago pisatzen ditu.
  • Arkimedesen Printzipioa: Atsedenean dagoen fluido batean guztiz edo partzialki murgilduta dagoen gorputz batek, hustutako fluidoaren pisuaren berdina den goranzko bultzada bertikala jasaten du.

Batzuen iritziak:

Play Video
Play Video
Play Video
Play Video
Play Video

Eta zuk zer pentsatzen duzu, ¿flotatuko al du?

[TS_Poll id="7"]

Partekatu sarrera hau