Logotipo GOZOA

Txokolatez eraikitako baletxaluparen uretaratzea

Ekainaren 1 da proiektu erraldoi eta gozo honen uretaratzerako egun adierazgarria.

Datorren ekainaren 1ean, txokolatezko txalupa itsasora botako da beraz, 8 metroko luzera duen ontzi honen eraikuntza zuzenean ikusi ez dutenek azken aukera izango dute egunotan, gaur hasi eta maiatzaren 27ra bitartean, Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatuz 16:00etatik 18:00etara.

Uretaratzea zuzenean emitituko da 14:00etatik aurrera YouTube plataforma bitartez, @gozoaren kontuan. Mundu osoak egiten duen galdera da, flotatuko al du? Ez ezazue galdu.

Gozoako gozogile eta txokolategile artisauek, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko gremioen eta Albaola Itsas Kultur Faktoriako teknikarien laguntzarekin, 38 egun daramatzate XVI. mendeko txokolatezko baletxalupa bat eraikitzen. Proiektua apirilaren 17an hasi zen eta guztira berrogeita hamar pertsona baino gehiagok parte hartu dute.

Txalupak 8 metroko luzera eta 2 metroko zabalera du, eta 1.500 kilo txokolate inguru erabiltzea aurreikusten da. Kanpoko kroskoa eraikitzeko, XVI. mendeko baletxaluparen erreplika bat erabili da molde gisa, Red Bayn hondoratutako San Juan ontziaren hondakinen ondoan aurkitua .

Informazio gehiagorako, eta prozesu guztiaren argazki eta bideoak ikusi ahal izateko web orria bisita dezakezue.

Partekatu sarrera hau