Logotipo GOZOA

Bale-txalupa baten birsorketa

Chalupa ballenera

Gozoa elkarteko bazkideen buruan zebilen aspalditik duela bi urte egin zuten tamaina errealeko txokolatezko Gernikak bildu zituen “wow!”-ak gutxienez lortuko zituen zerbait berriro sortzea.

Gernika de chocolate

Zaila zen nahi genituen gutxieneko premisak biltzen zituen ideia bat lortzea:

  1. Gernikaren pareko erronka.
  2. Lanketa bideragarria.
  3. Euskal Herriaren historiari lotua egotea eta bere zabalkundean laguntzea.
  4. Gastronomia gozoarekin lotura.
  5. Denboran iraunkorra, ez zuen arte iragankorra izan behar.
  6. Gozogintza/txokolategintzaren sektorearen batasuna sustatuko zuen proiektua, ez Gipuzkoakoa bakarrik.

Hainbat proposamenen ondoren, oso interesgarria iruditu zitzaigun gure itsas kontakizunean, Euskal Herriko ontzigintzaren historian eta, bereziki, kakaoaren inportazioan arreta jartzea. Forma ematen hasteko aliaturik onena bilatu genuen, Albaola Itsas Kultur Faktoria, hasieratik laguntza eskaintzeaz poz-pozik egon zena.

Eta horrela sortu zen ekainaren 1era arte eramango gaituen erronkaren ideia: XVI. mendeko balea-txalupa baten txokolatezko birsorkuntza, baina gure asmoa haratago joatea eta metro batzuk nabigaraztea da.

Horrela, bale-txalupa honen eraikuntzak bilatutako premisak beteko ditu:

  1. Erronka handia. Ontziak 8 metroko luzera eta 2 metroko zabalera izango du eta 1.500 kilo txokolate erabiltzea espero da.
  2. Bideragarria. Albaolako teknikariek ontzigintzako eraikuntza-teknikei buruz aholkatuko dute, eta gozogile eta txokolategileen talde-esperientzia handiari esker, eraikuntza-proiektu bideragarria da. Eta Arkimedesen printzipioa kontuan hartuta, ziur gaude 100 metro inguru nabigatuko dituela.
  3. Gure historiari lotua. Balearen ehiza euskal itsas historiako jarduerarik apartekoenetako bat izan zen, eta ezinbestekoa euskaldunen ekonomiarentzat.
  4. Gastronomia gozoarekin lotura.. Historiarekin jarraituz, euskal itsas industria indartsuak Venezuelatik kakaoa inportatzeko behar zena bultzatu zuen, eta Pasaia, Real Compañía Guipuzcoana de Caracas-i esker, XVIII. mendean kakaoa Europara sartu zen portu garrantzitsuenetako bat izan zen.
  5. Denboran iraunkorra. Datorren ekainaren 1ean uretaratzearen ondoren, Euskal Herriko ontzigintza eta txokolategintzaren historiaren zati bat helarazten laguntzea nahi dugu
  6. Batasuna. Proiektu hau hilabete eta erdiz berrogeita hamar langilez osatutako talde batek burutuko du, eta 5 probintzia batzea lortu du: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldea.

Museoa bisitatzen dutenek, zuzenean ikusi ahal izango dute. Gainera, eraikuntzaren prozesu guztia jarraitu ahal izango da Gozoaren Facebook eta Instagram-eko kontuetan. Eraikuntzarekin amaitzean, txalupa uretaratu egingo da metro batzuk nabigatzeko. Denok dugun zalantza da, flotatuko al du?

Partekatu sarrera hau