Logotipo GOZOA

Baletxalupa Oñatin hondoratuta

2023ko abuztuaren 4ra arte, XVI. mendeko baletxalupa Oñatiko Probintziako Artxibo Historikoan bisitatu ahal izango da.

Zergatik aukeratu da Artxibo Historikoa eta gainera, Oñati, itsasorik gabeko herria, XVI. mendeko ontzi baten txokolatezko erreplika erakusteko?

Zentzu handia du eta gehiago ezagutzeko aukera izango duzu Oñatiko Udalak Artxiboarekin batera prestatu dituen eguneroko doako bisita gidatuetan. Historia hau guztia Oñatitik, bale-industrietatik, kakaotik eta historia ezkutu honen bidea ireki zuen ikerlari batetik dator: Selma Huxley. Artxiboetan murgildurik, Selmak Euskal Herriko eta Kanadako itsas-historia berridazteko eskuizkribuak aurkitu zituen.

Oñatin txokolate-tradizio handia egon zen eta dago, Pasaiatik sartzen zen kakaoaren zati bat Oñatira bideratuta zegoen, eta bertan 9 txokolate-fabrika egon ziren: Zahor, Orbea eta Elgorriaga, besteak beste.

Oñatin dagoen Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak, Gipuzkoako lurralde historikoko ondare dokumentala kontserbatu eta zabaltzeko helburua duenak, kakaoari buruzko dokumentazio ugari du. Erakusketan dokumentu interesgarriak ikusi ahal izango dituzu, hala nola Orioko Joanes Echaniz marinelaren testamentua, Ternuara joan zena baleak arrantzatzera. Bertan, hilzorian zegoela, zegokion ordainsaria kakaotan utzi zion emazteari.

XVIII. mendera arte ez zen Euskadiko lehen kooperatiba agertu, Real Compañía Guipuzcoana de Caracas, Anton Azpiazu txokolategile eta “La amargura del cacao y la magia del chocolate en Oñati” liburuaren egileak kontatzen digun bezala.

Datu interesgarriak:

  • Abuztuaren 4 arte 2 erakusketa gidatu
  • Astelehenetik ostiralera
  • Doakoak
  • 12:00tan “El Viaje del Cacao”. Erreserbatu hemen
  • 13:00tan “De chalupas balleneras al chocolate, un viaje a través de la historia”. Erreserbatu hemen
  • Tokia: Gipuzkoako Artxibo Historikoan