Logotipo GOZOA

Iñigo Sarobe

Sarobe Gozotegia

Bera

Iñigo Sarobe

Sarobe Gozotegia

Bera

Familia-enpresa bat da eta ia kide guztiek egiten dute bertan lan. Langileek urte asko daramate enpresari lotuta, eta enpresaren funtsezko zati dira.

1952an hasi zen Sarobe familia okintzaren munduan. Silverio Sarobe eta bere familia Aranazetik Berara joan ziren bizitzera, eta urte hartan bertan elkartea sortu zuen Javier Iraizozekin, Alzate kalean okindegi bat zuen hark. 1979an, Iraizoz jaunak erretiroa hartu ondoren, Sarobetarrek okindegi berri bat sortzea erabaki zuten,1979ko abenduaren 8an inauguratu zena. Instalazio berriek ogien eskaintza handitzea ahalbidetu zuten eta opilgintzan ere hasi ziren lanean. 1997tik aurrera Iñigo Sarobe, Biarritzen gozogintza ikasi ondoren, mota guztietako tartak, pastelak, turroiak, bonboiak eta abar egiten hasi zen, gure eskaintza osatuz. Gaur egun, gure produktuen kalitatea eta berrikuntza, aurkezpena eta zerbitzua nabarmentzen dira, eta egunean 24 orduz eskaintzen dugu ogia; izan ere, bulegoa itxita dagoenean, ogi-makina batek zerbitzua mantentzea ahalbidetzen du. Kafetegi handia dugu gosari edo merienda osoez gozatzeko.