Logotipo GOZOA

Begoña eta Juan Jesús

Gaztelo Gozotegia

Urnieta

Begoña eta Juan Jesús

Gaztelo Gozotegia

Urnieta

Begoña Gaztelumendi eta Juan Jesús Elósegui 1998an Urnietan Gaztelo lantegia sortu zuten gozoen munduko maisuak dira. Bakoitzak eskola desberdin batean hasi zuen bere ibilbidea; Begoñak Luis Irizarren eskolan eta Juan Jesusek berriz Cebanc-en. Bata zein bestea ospe handiko hainbat jatetxetatik igaro dira, Zuberoa eta Akelarre jatetxeetatik, besteak beste. Izan ere, Pedro Subijana sukaldariak adoretu zituen gozogintzan hastera, Europako gozogile onenetakoa den Francisco Torre Blancarekin batera lan eginez.

Hasieratik erabaki zuten beren lana kalitatera bideratuta egongo zela. Gaztelon aurki dezakezun guztia % 100 naturala da, inolako gehigarririk gabe, kontserbagarririk gabe eta bertako lehengai onenak erabiliz eskuz egina.