Hodei San Buenaventura

Choc Arte Gozotegia

Donostia

Hodei San Buenaventura

Choc Arte Gozotegia

Donostia

Hodei eta Eirik txokolatearen inguruko negozioa irekitzera ausartu ziren duela ia 5 urte Donostiako erdigunean. Jendaurrean ikusgai dagoen lantegian, dena eskuz, bonboiz bonboi eta piezaz pieza nola egiten den ikus dezake bisitariak. Argi dute, Kalitatea eta estetika eskutik doaz.

Zapore imajinaezineko bonboiak, boilurrak eta tabletak egiten dituzte, baina eskaintzen dituzten irudi deigarri eta pertsonalizatuengatik harrituta uztera animatzen gaituzte. Bezeroak erabakitzen du nahi duen irudiaren forma eta tamaina, eta haiek errealitate bihurtzen dute, txokolateak eta zapore desberdinak konbinatuz.

Beganoentzako produktuak, laktosari alergia diotenak, diabetikoak eta zeliakoak eta elikadura-intolerantzia mota desberdinak dituzte.