Oiartzun izeneko gozotegiak 1972an sortutako familia-enpresa baten parte dira.
Gure produktuen kalitateagatik gara ezagunak: egunero labean egindako opilak, pastelak eta pasteltxoak, te-pastak, ospakizunetarako tartak, bonboiak eta trufak, izozkiak, sorbeteak, izotz-edariak eta irabiatuak… Hori guztia gure lantegian bertan egin dugu, % 100ean, lehengaien eta prozesuen kalitatea kontrolatuz, gure bezeroei gozogintza bikaina eskaintzeko.
Lehengairik onenen bila egindako bidean, Valrhona txokolate-etxearekin egin dugu bat, eta, horrela, haren lankidetzaren zirkuluan sartu gara, Cercle V izenekoan.