Adarraga Familiako 6. belaunaldia da Jone, Adarraga Gozotegiaren buru, eta azken mende honetan pilatutako jakintza guztia jaso du oinordetzan. Joserekin batera, eskuz esku lan egiten du tradizioz beteriko jakiak eskaintzeko.
Ezagunak dira beren milorriengatik, baina ba al dakizu zein produkturekin hasi ziren lanean? Mazapanak! Ezin dituzu probatu gabe utzi Gabonetan eta haginkada bat eman bere historiari.